XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ebaluazioa, ikasleei problemak banan-banan aurkezteko moduan diseinatu zen, ebatzi ahala zer pentsatzen zuten deskriba zezaten.
Saio hauetan izandako elkarrizketa grabatu egin zen, ondoren analizatzeko.
Helburua, norbanako bakoitzaren erantzunak aztertzea zen, eta kategoria intuitiboan edo analitikoan sailkatzea.
Sailkapen hauek ez ziren hartzen analitikotik intuitiborako
Gainera, ebaluazio honek ez zuen neurtzen gure lehen ikerketan problemak ebazteko gaitasuntzat jotzen genuena, zeren eta hau problema idatzien ebazpenean izandako arrakastan oinarritzen baitzen, eta beharbada
Hain zuzen, Thorsland-ek zehatzago bihurtu zuen gure definizio zaharra eta neurtutakoa bi gaitasun desberdinetan bereizi zuen.
Txosten xehetua argitaratu da Thorsland-en ikuspegiaz (Thorsland eta Novak, 1974).
Fisika 101-102ko A-T ikastaroaren ikaste-denboraren neurri ona genuenez, bagenuen kalkulatzerik
Ikasterakoan eragingarritasuna zenbaterainokoa den jakiteko modu bat errendimenduaren neurketa baten puntuazioa, ikasten emandako minutu edo ordu-kopuruaren artean zatitzea da.
Thorsland-ek minutuak erabili zituen A-T ikastegian ikaste-denboraren neurri gisa, eta Fisika 101-102 irakasgaiko lehen eta azken azterketetako errendimendua.
Balio hauek erabiliz, gaitasun analitiko eta intuitiboko hainbat kategoriatako ikasleek ikastean zuten eragingarritasuna kalkulatu ahal izan zuen.
Thorsland-en lana aurreratu ahala, agerian jarri zen gaitasun intuitiboan eta/edo analitikoan puntuazio altuak zituzten ikasleek
Gure ikerkuntza-taldean funtsezkoa zen arrazonamendu-hariari jarraituz, pentsaera intuitiboa eta analitikoa ikastearen eredu ausubeliarrarekin nola erlaziona zitezkeen galdetzen hasi ginen.
Arazo hau konferentzia eta mintegietan jorratu genuen, eta konklusio honetara iritsi ginen: pentsamendu intuitiboa problemak ebazteko modu bat da, zeinetan hasierako soluzioak goi-mailako kontzeptuek iradokita datozen, ondoren, behe-mailako kontzeptuen bitartez, beste interpretazio batera pasatuz, problemaren soluzio espezifikoraino.